XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Imajina dezagun orain sandwich bat; airezko otarteko erraldoi bat; bere oinarrian 1.000 mb-eko eta goi aldean 500 mb-eko presioan aurkitzen den aire-koltxoi bat.

Hau da, mugatzen duten bi zerrak (sandwicharen ogia) 1.000 mb-eko azal isobarikoa behetik eta 500 mb-ekoa goitik izango dira.

Airea hotza badago, dentsoa, astuna da.

Kasu honetan 1.000 mb-etik 500 mb-rainoko presio-diferentzia nahikoa estua den geruza edo lodiera baten bidez lortzen da.

Horrek sandwich mehea izango dela esan nahi du.

Airea beroa eta hezea bada, berriz, kontrakoa gertatzen da.

Beraz, bi gainazal isobarikoren arteko aire-geruzaren lodiera, tenperatura eta hezetasunarekin batera hazten da.

Gauza uste baino mamitsuagoa da; gaia oinarrizkoa eta oso interesgarria bait da meteorologia modernoan.

Aire hotz eta lehorra (lodiera txikia)
Aire bero eta hezea (lodiera handia)
500mb
1000 mb
.